2011/11/02 Asteazkena
Lau egun jai izana zenbait haurrengan igerri izan da, aurreko astean eginiko aurrerapauso eta lortu nuen konfidantza hori pixka bat puskatuta geratu da, baino orduak aurrera joan ahala hasi dira niregana hurbiltzen. Hasieran tutorearekin egon gara, arduradun lanak egin ditugu eta ondoren ingelerako irakaslea etorri da. Honek amaitu ondoren, PT-a etorri da eta aho jolasak egin dituzte, gaileta jan eta atsedenaldira joan gara. Azkenik eguerdiko agurrak egin ditugu tutorearekin.
Arratsaldean ingelerako tailerrak zituzten, baina tutoreak esan dit ebaluaketa informeak egin behar zituztela haur hezkuntzako tutoreek eta nahi banuen beraiekin egoteko, eta horixe egin dut beraiekin egon naiz aurreko urteetako ereduei begirada botatzen, eta baita ere beste eskola batzuetako ereduei ere. Beraz, gaur arratsaldean ez naiz haurrekin egon.
Gaurkoz hori izan da dena
No hay comentarios:
Publicar un comentario