lunes, 7 de noviembre de 2011

2011/07/07 Astelehena
Gaurkoa astelehen potoloa izan da, 2 urteko gelako irakaslea gaixorik dago eta ez da etorri eta bere ordez nire tutora gelditu da beraiekin. Hori horrela izanik, ni bakarrik egon naiz gelan, 9-etatik 10-etara bitarte izan da hori. Ordu horretan arduradun lanak egin ditugu, ondoren haurrekin elkarrizketan aritu gara, beraien astebukaera nolakoa izan den eta kontatu nahi zuten guztia kontatu dute. Jarraian zenbakiekin jolas bat egin dugu, nik arbelean 1-etik 20-ra bitarteko zenbakiak idatzi dizkiet eta gero tarte horretan dagoen zenbaki bat aukeratu eta arbelean idatzi dut paper batekin tapatuz, ikasleek paperaren azpian zein zenbaki dagoen asmatu behar zuten; banaka joan dira zenbakiak esaten, eta nik beraiek esandako zenbakiak paper azpian dagoena baino handiagoa edo txikiagoa den esaten nien, horrela zenbakia asmatu arte. Arrituta geratu naiz zenbait haur ez zirelako gai esateko zein zein handiagoa edo zein txikiagoa, honez gain, ez zituzten zenbakiak ezagutzen, adibidez, 11 zenbakia bat eta bat esaten zioten.
Jolas honekin ari ginela musikako irakaslea etorri da, hau ere gaixo etorri da, esan dit ez zela abesteko gai eta tutoreak esan diola haurrak marrazten jartzeko. Beraz, hori egin dugu, haurrak marrazten jarri ditugu eta ondoren jolas librean aritu dira, 11-ak arte aritu gara honela, behin ordu hau iritsi denean haurrak alfonbran eseri eta gailetak jan dituzte, ura edan eta atsedenaldira joan gara.
Eguerdiko agurra baino lehenago oroimen jolasarekin hasi gara, hau da, alfonbran iskinan eseri haur guztiak eta erdian haur talde bat eseri, erdian dauden haur hauek zenbatu egin behar dute bakoitzak zenbaki bat esanez, horretan ari ginela tutorea etorri da eta gaurko gertakizunak kontatu dizkie. Hori goizekoa izan da.
Arratsaldean, astelehena denez tailerrak egin ditugu, horretarako 3,4 eta 5 urteko haurrak nahastu eta bitan banatu dira, batzuek sukaldera joan dira, gaur marigorringo bat egin dute tomateekin; besteak gure gelan geratu dira eta guk "lapicero" bat egin dugu, horretarako lehenik tenperarekin txotxak margotu ditugu. Margotzen hasi garenean Joneri telefonoz deitu diote aurreko Marokoar familia zuzendaritzan dagoela esanez, beraz, berriro ere bakarrik geratu naiz gelan. Marokoar hauek bi haur dituzte eta biak gurean hasiko dira, bata 6.en mailan eta bestea 3 urteko gelan.
Denbora bat pasa ondoren tutorea 3 urteko haurrarekin sartu da gela, haurraren izena Moa ahoskatzen omen da, eta horrela deitu diogu guk. Harrera goxoa egiten saiatu gara eta hala egin diogu, baina bera lekuz kanpo zegoen. Ez daki euskaraz eta ez erdaraz hitz egiten, beraz pentsa nola sentituko zen bat-batean ezezagun pilo batekin ezagutzen ez duen hizkuntza batekin arrotza den leku batean.......
Txotxak margotu ditugu eta lehortzen utzi ditugu, datorrenean itsatsiko ditugu edalontzian "lapiceroa" egiteko. Haurrak, ondoren berriro ere jolas librean aritu dira. Tutoreak berriro ere joan beharra izan du, zeren eta, 2 urteko gelako irakaslearen baja agiria iritsi zaio eta delegaritzare deitu beharra zuen honen berri emateko.
Bitartean ni Moarekin geratu naiz puzzle bat egiten, nire laguntzarekin ari da egiten eta egia esan gustura egon da, horretan ginela bere tutorea etorri da eta berarekin batera gelan zeuden 3 urteko haur guztiak eraman ditu beraien gelara. Guk gela jaso, alfonbran eseri eta agurra egin dugu.
Gaurkoz hori izan da dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario