2011/10/28 Ostirala
Atzo txokoetan amaitu ez genuena amaitzen aritu gara, baina hori bai, lehenengo arduradunaren lanak egin ditugu, eta berehala Tatiana etorri eta 3 urtekoen gelara jaitsi gara haur hezkuntzako haur guztiekin batera DVD bat ikustera. Tatiana eskolako PT-a da. Pirritx eta Porrotx-en film bat ikusten hasi gara, haseran gustura egon dira baina pixkanaka espertzen hasi dira, beraz, haur talde bakoitza bere gelara joan da eta bertan gailetak jan eta atsedenaldirako prestatzen hasi gara. Gaur atsedenaldian, psikomotrizitate gelan egon gara, kanpoan ibilitzeko giro kaxkarra baizegoen. Bertan ohi baino denbora gehiago egon gara eta gelara joan garenean etxera joateko prestatzen hasi gara.
Arratsaldean, lehenengo txokotan egon gara, kurtso hasera honetan eskola gaia lantzen ari dira. Horretarako, txoko batean, liburutegi txokoan hain zuzen ere, kurtso ezberdinetako ikasle eta irakasleen argazkiak ematen zaizkie haurrei eta orri batetan argazkian daudenen izenak. izen hauek ordenagailuan idazten dituztelarik; orduan haurrek, izenak moztu eta argazkian dagokion lekuan itsatsi behar dituzte.
Plastika txokoan, gaur, egutegia marraztu dute, irakasle ezberdinekin dauzkaten orduei kolore ezberdina jarriz. Jolas txokoan, jolasean aritu dira. Eta matematika txokoan, eskolako gela ezberdinen izenak ordenagailuan jarri eta koloreztatu eta moztu egin dituzte, hau da, jangela, 4-5 urtekoen gela....
Hau amaitu ondoren txoko libreen ordua iritsi da, hemen, haur bakoitzak txoko bat aukeratzen du, txoko bakoitzean ezin dira lau haur baino gehiago egon eta ezin dituzte errepikatu aurreko saioetan egon diren txokoak. Gaur, plastika txokoan kartoiekin egindako bi etxe margotu dituzte, bata beraien eskolako eraikina izango delarik eta bestea psikomotrizitate gelako eraikina.
Amaitzeko, ostirala denez mantalak etxera eta 4 egunetako oporrak, hau da, trasteak batu eta ostirala iritsi da abestia abestu dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario