miércoles, 16 de noviembre de 2011

2011/11/16 ASTEAZKENA

Atzo tutorea erdi afoniaka etorri zen eta gaur ahotsik ez zuen, beraz, klasea nik eman dut. Goizean eguberrietako karpeta egiten aritu gara, horretarako kartulina bat eman zaie haur bakoitzari eta bertan forma ezberdinetako irudiak egin dituzte arkatzarekin. Bukaeran tenperekin margotu dute eta lehortzen utzi ditugu. Behin lehortzen direnean doblatu egingo ditugularik. Goiz guztian lan honekin egon gara, zeren eta PT-a bajan dago. Ordutegiari begiratuta, ohiko klase eta PT-arekin duten klasearen artean ingelera zuten, baina ingeleseko irakasleari denbora hori eskatu diogu, horrela goiz guztian zehar lana amaitzeko denbora izango genuke.


Arratsaldean bi orduak ingelerarekin egon dira. Gaur eskolako tutore guztiek eskola txikietako ikastaroa zuten, beraz, oso irakasle gutxi egon gara eskolan. Gaur haurrekin geratu naiz klasean, ze lan egiten zuten ikusteko. Hasieran irakasleak ipuin bat kontatu die, eta ondoren ipuin horretako pertsonaiak eman dizkie margotzeko, pertsonai bakoitza orri ezberdinetan zegoen, ipuinean agertzen zen bezala, horrela haurrak beraientzako ipuina egiten dutelarik, bueno oraindik pertsonai bat geratu zaie margotzeke.
Nire tutoreak gelako giltzak utzi dizkit, beraz, lauretan haur hezkuntzako gela guztiak ixtea tokatu zait gaur.
Gaurkoz hori izan da dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario