martes, 22 de noviembre de 2011

2011/11/22 ASTEARTEA

A ze ratxa daramaguna, gaur nire tutorea gaixotu da, maldizioren bat bota dute eskolara edota birus bat etorri da denbora luzean geratzeko.
Goizean medikuarengan joan da eta esan dio baja hartzeko. Medikuarenean zegoen bitartean nirekin arduradun lanak egin dituze, berehala etorri da eta nahiz eta medikuak baja hartzeko esan goiza gurekin igaro du.
Arduradun lanak egin ondoren haurrak jolasean egon dira, bitartean ni, atzo tailerretan egin genuena egiten aritu naiz atzo gurekin egon ez ziren gure gelako haurrekin; metodologia atzokoaren berdina izan da, banan banan deitu eta koloreak aukeratzeko esan, ondoren nik edalontzietan itsatsi ditut eta lehortzen utzi ditugu. Nire tutora berriz, karpetak egiten jarraitu du.

Horrela atsedenaldira joan arte egon gara, atsedenalditik bueltan gure asmoa eskolako gela ezberdinak ezagutzera joatea zen eta ikusi ditugu zuzendaritza, biltegia, ordenagailuen gela, lehen hezkuntzako gelak, irakasleen gela eta kopiagailua eta eskolako materialak dauden gela, aldagelak ikustea bakarrik falta izan zaigu, baina giltzarik ez geneukanez ezin izan dugu ikusi eta geratu gara ostegunean psikomotrizitate saioa dutenez, orduan ikusiko dutela, zeren eta bertako giltza psikomotrizitateko irakasleak dauka.


Aldagelak eskola eraikinetik kanpo daude, baina eskolari itsatsia. Bertara joateko eskolako atetik atera behar gara eta ondoan dagoen beste ate batean sartu beharra daukagu.
Arratsaldean PT ordezkoaren ordezkoarekin egon naiz, tutorea ez da etorri, haurrak jolasean utzi ditugu eta gu karpetak bukatzen jarraitu dugu. Ondoren DVD bat jarri diet ordenagailuan eta etxera joateko garaia bitarte DVD-a ikusten egon gara.




Gaurkoz hori izan da dena.



Aldagelak

Zuzendaritza gela

Zuzendaritza gela

No hay comentarios:

Publicar un comentario