2011/11/11 OSTIRALA
Gaur goizean eskolako estadistika egin dugu, hau da, haur bakoitzak gela bakoitzean dauden ikasle kopuruak gometxarekin jarri behar zituen. Horretarako irakasleak, paper bat eman die gela bakoitzeko irakaslearen izenarekin eta haurrak gelan dauden argazkietan tutorearen izena identifikatu eta bere gelako haurren kopurua kontatu behar dituzte. Ondoren irakasleak zenbaki hori argazkiaren azpian jarri ditu.
Beraz, haurren lana, paperean azaltzen den irakaslearen izena identifikatzea eta bere gelako ikasleen kopurua gometsen bidez adieraztea izango da, eta ondoren jarri beharko dute noren gelan dauden ikasle gehien norenaren ikasle gutxien, eta ea gelaren batean ikasle kopuru berdina dagoen.
Ez digu dena bukatzeko astirik eman, zeren eta PT-a etorri da eta berarekin 3 urtekoen gelara jaitsi gara DVD-a ikustera.
Atsedenaldiko garaian, tutorea 5 urtekoekin lehenago igo da lana bukatzeko, eta gero pixkanaka 4 urteko beste ikasle batzuk joan dira igotzen, asmoa zen lana goizean bukatzea, eta gehien bat 5 urtekoak.
Honetan ari ginela bazkal aurreko agurra iritsi zaigu.
Arratsaldean lana bukatzen aritu gara batzuekin eta besteak jolas librean aritu dira, aste osoan lana asko egin baitute.
Gaurkoz hori izan da dena, orain bi egunetako oporrak, bueno nik 3, zeren eta astelehenean ezingo naiz etorri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario