Atzo 3 urteko tutorearekin gaur ebaluaketa txostenak egingo genituela gelditu ginen, zeren eta, haurrak atsedenaldirarte psikomotrizitatea zeukaten. Beraz, horretan igaro dut goiza. Nire tutorearen ordezkoa era gaur iritsi da, eta bera psikomotrizitate gelan geratu da haurrak ezagutzen joateko.
Atsedenaldia amaitu ondoren gelara joan gara, eta arduradun lanak egin ditugu. Ordezkoari guk egiten dugun guztia azaldu diot, eta baziduridien ni nintzela titularra eta bera praktikakoa.
Arratsaldean txokoetan banatu gara, matematika txokoan fitxa batzuk egin ditugu zenbakiak errepasatzeko, liburutegi txokoan gurasoentzako oharra idatzi dugu aurrekoa astean egin zitzaien gonbidapena bertan behera gelditzen zela esanez eta berriro ere abixatuko zaiela noiz etorri gure gela bixitatzera. Plastika txokoen margotzen aritu dira, eta jolas txokoan ba hori, jolasten.
Gaurkoz hori izan da dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario