martes, 22 de noviembre de 2011

GERTAERA ERABAKIGARRIA

Nere praktikum I-a Itsasondoko eskolan burutu ditut, edo burutzen ari naiz, hau eskola txikia da. Nire gelan 4 eta 5 urteko haurrak ditut,5 urtekoak 5 eta 4koak 9, guztira 14 .
Praktika aldia hasi nuenean, lehenengo astean, zalantza sortu zitzaidan ea egokia ote zen bi adin ezberdinetako haurrak gelan batera egotea, ea onuragarria  ote zen beraien garapenerako. Orain praktika hauen amaieran nagoelarik zalantzan bera horretan jarraitzen du.
Eskola txikiaren metodologian ezin da kopiatu, hau da, haurrei oharren bat idazteko esaten zaienean norberak bere erara egin behar du eta beti ondo egongo da. Irakaslea pixkanaka joango da haur bakoitzaren idazketa ezagutzen eta iritsiko da momentu bat haurraren oharra ulertuko duela. Baina ezin bada kopiatu nola dakite zein letra erabili behar duten oharra idazterakoan?
Metodologiaren beste arlo batek zera dio, zenbat eta adin ezberdinetako haurrak egon gelan orduan eta hobeto, zeren eta elkarlana asko bultzatzen duen sistema bat da, bai taldeka edo binaka. Metodo honekin bata besteari laguntzen dietela diote, eta bien artean edo taldean sortzen den elkarrizketa oso aberasgarria omen da.
Ez dute material didaktikorik erabiltzen, dena irakasleek sortu behar dute.
Haur bakoitzari bere erritmoa errespetatu behar zaio.
Bueno jarraian azalduko dizuet nik bizi izan dudana.
Gelan badaude haur batzuk asko dakitenak, bueno bi haur. Asko dakitela esaten dudanean zera esan nahi dut, irakurtzen nahiko aurreratua daudela, silaba gehienak irakurtzeko gai dira. Idazteko garaian ere nahiko aurreratuak daude. Zenbakiak ere 30 bitarteraino ezagutzen dituzte arbelean idatzi ezkero edo nonbait ikusi ezkero identifikatzeko gai dira. Beste batzuk aldiz, letrak ere ia ez dituzte ezagutzen, beraien izenak badakizkite idazten, baina ikaskideenak idaztea kostatu egiten zaie. Ikaskideen izenak identifikatzen ere nahiko lan izaten dute eta fitxa batetan izen bat erakutsi ezkero asmakizun bat izango balitz bezala egoten dira, izen pila bat esaten asmatzen duten arte.
Hau horrela dela ikusirik pentsatuko duzue eskolan egiten ditugun lanak nolakoak izaten diren.
Adibidez, egunerokoan jarrita daukadan ekintza batean bezala. Beraiek eskolan “ESKOLA” gaia landu dute eta horretarako hainbat ekintza ezberdin egin dituzte, horietako bat eskola guztiko ikasle eta bakoitzaren tutoreei argazkiak atera, ondoren argazkia inprimatu. Behin argazkiak gelan zituztela, bakoitzari kopia bat eta beste horri batean gela horretako ikasle bakoitzaren izenak eman. Beraiek izenak moztu, identifikatu eta argazkian zegokien lekuan jarri behar zituzten. Lan hau bakoitzaren erritmoa eta bakoitzak dakienetik egin izan bagenu, batzuk egunean bertan bukatuko lukete eta beste batzuk agian oraindik bukatzeko edukiko lukete. Kasu honetan bai egon zen elkarren arteko laguntza, baina gure kasuan, irakasleen kasuan esan nahi dut, asko lagundu genien.
Gure kasuan behintzat erritmoa ez da errespetatzen, saiatzen gara, bai saiatu ere baina izugarrizko pazientzia behar da. Ez du esan nahi pazientzia galtzen dugunik, baina nik behintzat “inpotentzia” sentitzen dut eta laguntza eskaintzen bukatzen dut. Honez gain eskaini behar zaien arreta edo dedikazioa izugarrizko izan behar du, bai taldeari bere osotasunean eta bai haur bakoitzari. Baina hau aurrera eramateko irakasle batentzako 14 haur gehiegi dira.
Honez gain, alde handia ikusten dut haur batetik bestera baina gela osoan, hau da, adin berekoen artean ere. Ez daukat esperientziarik adin honetako haurrekin, baina nire iritziz atzeratu xamar ikusten ditu, aurretik aipatu ditudan bi haur horiek izan ezik. Gainera batzuei egunero esan behar diezu mantala janzteko, eskuak garbitu behar dituztela. Badago haur bat ere pixa egitera joateko gogorarazi behar zaiona, jolasean badabil ez du astirik hartzen komunera joateko.
Gero beste gauza bat ere, ariketaren batean dakitenak esaten badute zerbait ez dakitenek ez dute arretarik jartzen. Gaur adibidez, arduradun lanak egiten bukatu dugunean, abizenak azaltzen ziren fitxak ateratzen joan naiz banaka, ez zuten arreta jartzen, bakoitzak berea esaten zuen eta besteen abizena nola idatzita zegoenari ez zioten jaramonik egiten. Pixka bat serio jarri naiz eta esan diet arretarik jartzen ez badute, norberaren abizena bakarrik identifikatuko dutela eta hori ez dela egin behar dutena, baizik eta ikaskide guztien abizenak identifikatu beharko zituzketela,horretarako arreta mantenduz.
Bukatzeko esan behar dut metodologi hau asko gustatzen zaidala, baina nire iritziz talde txikiagoekin aurrera eramateko dela aproposa, zeren eta 14 haur dauden talde batean ezin zaie behar duten denbora eta arretarik eskaini. Horretaz gain, eta garrantzitsuena irakasleak sinetsi beharra dauka sistema honetan, bestela haurrei bere mesfidantza helaraziko die. Gainera konstantzia behar duen metodologi bat da eta ikasturte batean irakasle aldaketak badituzte benetan zaila iruditzen zait, zeren eta aurretik esan badut irakasleak metodologi honetan sinetsi beharra daukala, prestatu ere egon behar du.
Gure eskolan irakasleak orain ari dira prestakuntza jasotzen.
Zuek zer deritzozue? Zalantzaren bat geratu bazaizue pasarteren batekin galdetu eta azaltzen saiatuko naiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario