martes, 8 de noviembre de 2011

OROITZAPENAK
Oroitzapenei inguruan hitz egiten dugunean, normalean markatu diguten ekintzak izaten dira hobekien gogoratzen ditugunak. Niri haur hezkuntza urruti xamar geratzen zait.
Egia esan behar badut, nire eskolako oroitzapenak txarrak dira, ez dut oroitzapen onik izan ditudan irakasleengandik. Haur hezkuntzan izan nuen irakaslea herri bertakoa zen.
Oritzen dut aulkian esertzen nintzanean, gehienetan ipurdi azpien jartzen nuen hanka bat eta bestea aulkitik zintzilik, horrela ikusten zidanean irakasleak ipurdian atximur egiten zidan, edota buruan jotzen zidan.
Txikitan ez dakit denak despistatuak izaten diren, baina ni despistatua nintzan, hori da behintzat irakasle guztiek nire gurasoei esaten zietena. Gauza da, lanen bat egiten genuenean eta ni despistatuta edota gaizki egiten banuen, denek entzuteko moduan gutxietsi egiten ninduen eta nik baino hobekien egin zuenaren adibidea jartzen zidan, baina inoiz alderantzikoa gertatzen ez zidan deus esaten.
Horrek gaizki sentiarazten zidan, gaur egun ere gaizki sentitzen oroitzapen horiek izatean.
Irakasle honek trebetasun berezia zuen ipuinak kontatzeko, oso momentu politak izaten ziren ipuinak kontatzen zizkigunean, pertsonaien paperetan sartzen zen, eta antzerki bat egiten zigun ipuina kontatzean. Askotan eskatzen genion ipuinak kontatzeko.
Pentsatzen dut ez zela haur hezkuntzan izango datorren pasarte hau, baina aipatzea gustatuko litzaidake. Irakasle honekin herriko mendi batera askotan egiten genuen txangoa, bertan, korrika, saltoka, abesten ibiltzen ginen, mendiko zirrikitu pila erakutsi zizkigun, bide ezberdin pila; ipuina ere kontatzen zigun, belarraren gainean esertzen ginen eta berak antzerkia egiten zigun. Benetan oroitzapen polita daukat, oso ondo pasatzen genuen irteera hauetan, talde bateratu bat ematen genuen.
Nire garaian E.G.B.-ko ikasketak egiten genituen, bertan oroitzapen ona bi irakasleena ditut. Nire zoritxarrerako bat ordezkoa zen, eta ez  zen denbora luzean egon gurekin. Beste irakaslea, nire tutorea izan zen 5.en mailatik aurrera. Gaur egun ere harreman ona dut berarekin. Gero B.U.P. edo R.E.M.-era joaten ginen ikasketak burutzera.
Ni B.U.P.- era joan nintzan eta bertan ere esperientziak ez ziran oso onak izan, baina hori beste kontu bat da.
Ez dakit arrazoi hauengandik edo beste batzuengandik izango zen, baina ikasketak egiteko gogorik gabe egon nintzen urte askotan, beraz, lanean hasi nintzan. Urte batzuk lanean igaro ondoren, asteburu eta jai egunetan lan eginez, erabaki nuen hau ez zela niretzako nahi nuen bizia eta lana utzi nuen.
Beti pentsatu izan dut ez nintzela gai izango haur txikiekin lan egiteko, baina orduan nire iloba jaio zen. Ikaragarrizko esperimentatzea izan zen berak eskaintzen zidana hartzea, adizio bat sortu zuen nigan. Eta nik eskaintzen niona nola barneratzen zuen ikustea, nola ikasten zuen, etab. egunetik egunera bere garapena ikustea benetan zirraragarria izan zen. Horrela haur hezkuntzako goi mailako modulua egitea erabaki nuen.
Bi urtetako modulua zen, eta ni sartu nintzenean praktika guztiak bigarren kurtsoan egiten ziren, lehenengo zatia egokitzapen aldian eta bigarren zatia kurtsoko azken 3 hilabeteetan. Egokitzapen aldia, esperientzi polita izan zen. Lehenengo egunetan oso urduri joaten nintzen, ez bai nekien haurrek nolako harrera egingo zidaten eta horrek kezka handiak sortzen zizkidan. Baina haurrek oso harrera ona egin zidaten. Momenturik hunkigarrienak haurrak niregana babes eske etortzen zirenen bizi izan nituen, horrek benetan lan honetarako baliagarria nintzela sentiarazten bai zidan.
Praktika aldiaren bigarren zatia esperientzi oso polita izan zen. Zati honetan denbora gehiago egon nintzenez, pila bat disfrutatu nuen; zenbat ikasi nuen, zenbat sentitu nuen, zenbat frustrazio eta alderantziz zenbat satisfazio izan nituen.
Gainera kurtso hasieran beraiekin egon izanak eta berriro beraiekin egoteak beraien garapenean izandako aurrerapenak ikusteko eta nabaritzeko aukera paregabea izan zen, komunikazio maila eta motrizitate alderdiak izan ziren gehien aurreratu zituzten alderdiak.  
Ikasketa hauek egin ondoren ikusi nuen, batez ere praktikak egin ondoren, hezitzaile izateko balio nuela, eta benetan gustatzen zitzaidala haurrekin egotea, beraiekin ikastea, beraien inozentziaz disfrutatzea, eta nik eskaini niezaiekeena ematea, ordainetan beraien irribarre bat jasotzearren,
Modulua bukatu ondoren, nire burua gehiago formatzea erabaki nuen, alde batetik momentu horretan lan mundua ez zegoelako oso momentu onean eta bestetik 0-2 urtetara mugatu beharren haur hezkuntza ziklo osoa ukitzeko.
Behin lan mundura sartzen naizenean, nire helburuetako bat haurrak niregan oroitzapen on bat izatea izango da, niri gertatu ez zaidan bezala. Beraiekin disfrutatu eta beraiek nirekin disfrutatu dezaten. Denon artean ikasiz. Nire garaian ez zen horrela gertatzen, guk irakasleari entzun eta isilik egon beharra izaten genuen, mahaian eserita.
Eskerrak gaur egungo sistemak haurrak gehiago hartzen dituen kontuan, zeren eta horrela gehiago ikasten dutela iruditzen zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario