lunes, 21 de noviembre de 2011

2011/11/21 ASTELEHENA

Jada azkeneko astera iritsi gara, ze azkar pasa zaizkidan egunak. Gaur gelako bixkien urtebetetze eguna zen beraz, lehenik hauek zoriondu ditugu. Bixki hauetako batek medikuarengana joan beharra zeukan, beraz, ohi baino lehenago osptatu dugu. Biek bizkotxo bana ekarri dute eta bakoitzarentzako kandelak, beraz, kandelak itzaltzen zituzten bitartean zorionak abestu diegu.
Ondoren, eta atsedenaldirarte musika zeukaten, beraz, zuzendaritzara jaitsi naiz eta beraien izen eta abizenekin fitxak prestatzen aritu naiz, baita ere ospakizunean atera ditugun bi argazki inprimatu ditut eta kartulinan itsatsi ditut. Gero kartulina hauek eta aurreko astean ikaskideek egin zizkieten marrazkiekin kuadernotso bat osatu diet opari bezala.
Atsedenalditik igo garenean, lehentseago egin ditudan fitxekin beraien izen abizenak identifikatzen aritu dira. haur bakoitzak lehenik beraien izena jartzen zuen fitxa hartu behar zuten, nahiko erraz egin duten ariketa izan delarik, eta ondoren abizenekin berdina egin behar zuten, hau gehiago kostatu zaie. Hasieran irakasleak abizen guztiak erakutsi dizkie pixka bat laguntzearren eta horretan ari ginela fitxa bat luze xamarra ikusi dute haur batzuk Amenabarro dela esan dute, kuestioa da luzerari erreparatu diotela eta nire abizena luzea iruditzen zaie, nahiz eta, gelako beste haur batzuen abizenak luzeagoak izan.
Erakutsi ondoren lurrean jarri ditugu fitxak eta bakoitzak berea aurkitu behar zuen, ariketa hau, aurrekoa baino gehixogo kostatu zaie egitea.
Arratsaldean tailerrak tokatzen ziren, eta aurreko egunetan egiten hasi ginena bukatu dugu gaur. Aurrekoan makil edo txotx batzuk tenperarekin margotu genituen eta gaur edalontzietan itsatsi ditugu. Horrela koloretako "lapizero" bat egin dugularik. Beste taldekoek limoiezko moussa egin dute.
Gaurkoz hori izan da dena

"Lapizeroak"


No hay comentarios:

Publicar un comentario