2011/11/09 Asteazkena
Gaur haurrekin apenas egon naiz. Harrera nirekin egin dute, bertan arduradun lanak egin ditugu, 9:30etan ingeleseko irakaslea etorri da eta ni zuzendaritzara joan naiz, bertan eskola osoko ikasleen informeak txukuntzen aritu naizelarik. Atsedenaldian patiora jaitsi naiz, bertan atzo bezala ohi baino denbora gehiagon egon gara. Bazkal aurreko agurra tutorea eta bion artean egin dugu, esan diegu hemendik aurrera gelakideen izenak ezagutzen dituztenez, abizenak ikasten hasiko garela.
Arratsalde osoan zuzendaritzan egon naiz, oraingo honetan ebaluaketa txostenak egiten, 3, 4 eta 5 urtekoenak egin ditut.
Gaurkoz hori izan da dena. Gaurkoa egun arraroa izan da baina gustura aritu naiz. Eskola txikien mundura sartu direnez oraingo zuzendariari dena txukuntzea tokatu zaiola pentsatzen dut, egia esan artxiboak penagarri daude, denak pila batean jarrita. Ikuskaria ere berriro etorri behar zaie, azaroaren 30-ean, nire iritziz hau dena eskola txikien eskakizunengatik izango da. Bihar gogoratzen banaiz galdetuko diot, baina badaezpada hemen idatzita utziko dut galdera beste inork erantzuna izango balu, erantzun ahal izateko: ikuskaria horrenbeste eskola batetara joatea ohikoa da?
No hay comentarios:
Publicar un comentario