ITSASONDOKO ESKOLAN
Jada azkeneko egunetan gaude, egia esan izugarri azkar pasatzen ari zait praktikuma. Eskolan gustura sentitzen naiz, ikasleek oso ondo hartu naute,. Beraien gurasoei beraien andereñoa naizela esaten die, eta horrek hunkitu egiten nau, andereño bat bezala ikusten naute!!!!. Lanak egiten ari direnean ere laguntza eskatzen didate, nire iritzia ere bai, asko pozten nau jakiteak kontutan hartzen nautela, babes bila ere etortzen zaizkit, baina adin honetan babes gutxiago behar dute.
Irakasleen alderditik ere gehienak ondo hartu naute, haur hezkuntzakoek beraien gelako gauzak kontatzen dizkidate, baina beraiek esperientzia gehiago dutenez, iruditzen zait nire iritzia ez dutela oso fidagarri bezala kontsideratzen, nire tutoreak bai, eta nik proposatutako ekintzak ere egoki iruditzen zaizkio eta gelan ere burutzen ditugu, tailerretako ekintza adibidez, nire ideia bat izan zen.
Psikomotrizitateko irakasleak ez dit jaramonik egiten, berak jakingo du jarrera honekin zer nahi duen erakutsi edo demostratu. Berarekin egon nintzanean psikomotrizitate saioan, galderak egiten nizkion eta apenas erantzuten zidan eta saioan zehar ni han egongo ez banintz bezala zen. Egunak aurrera egin ahala bere jarrera nirekiko ez zen aldatu, beraz erabaki nuen ez nintzala gehiago bere klasetan egongo eta zuzendaritzara joango nintzela ea han gehiago ikasten nuen.
Marrazkian nire burua txoko guztietan jarri dut, jolas libre txokoan izan ezik beste guztietan egoten naizelako. Txoko guztietan egon naiz ikasleei laguntzen eta ikusten nola lan egin duten, gelan batzuk oso aurreratuta daude, bueno , ez dakit aurreratuta dauden edota beren adinaren arabera horrela egon behar ote duten, baina kuestioa edo arazoa da oso desorekatuta daudela haurrak.
Atentzioa deitu didan gauza bat zera izan da, haur batzuk zenbakiak alderantziz idazten dituztela eta ezkerretik eskuinera idazteko joera dutela, adinari dagokiona ote da?
Ekintza eta lanei dagokionez, gai berdinarekin aritu gara denbora gehienean, hau da, eskola gaiarekin. Haur hezkuntzako beste zikloak badakit beste gai batzuk landu dituztela, udazkenarena adibidez. Baina gurean uste dut, gela bakoitzaren ikasleak identifikatzeak eta beraien izena moztu eta itsaste lanak denbora gehiegi eman digula. Egia esan nahiko lan zaila suertatu zaie haurrei eta agian nahikoa izango zen haur hezkuntzako ikasleena bakarrik egitea, zeren eta, beraiek hauekin baitute harremana; ekintza batzuk elkarrekin egiten dituzte eta atsedenaldian ere beraiekin ibiltzen dira jolasean.
Niretzako oso esperientzia baliagarria izaten ari da, gauza asko ikasten ari naiz. Gelan gustura sentitzen naiz, batzuetan nire burua galduta ikusi dudan arren. Askotan beste irakasle bat egoteak nire jarrera edo esku hartzeko modua moztu egin du, baina ez “intimidatuta” sentitu naizelako, baizik eta ez nuelako orain arte izan duten jarrerarekiko ezberdintasunik nabaritzea, adibidez, zenbakiak idazteko garaian batzuk alderantziz idazten dituzte, nire jarrera agian zuzentzearena izango litzateke eta beraien tutorearena agian berdin uztea; nik tutoreari galdetu diot ea zer egin nezakeen, zuzendu ala bere horretan utzi. Bestela nik hartutako erabakiak errespetatuak izan dira eta momenturen batean nirekin egiten ari zirena, nik horrela erabaki dudalako, aurrera jarraitu dute eta ondoren egin dugu tutoreak edo PT-ak esku artean zeukatena.
Oro har, zoratzen nago hemen, eta ez dut unibertsitatera itzuli nahi, ez horren azkar behintzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario