miércoles, 23 de noviembre de 2011

2011/11/23 ASTEAZKENA

Nire tutoreak baja hartu beraz bakarrik egon naiz goizean, nahiz eta momentu batean ingelerako irakaslearekin egon.
Goizaren hasieran arduradun lanak egin ditugu, ondoren, ikaskide baten urtebetetzea zenez, berarentzako marrazkiak egiten jardun dugu. Ingeleseko irakaslea etorri horretan ari ginen eta esan dit bukatu arte jarraitzeko. Behin denek bukatu dutenean marrazkia zorionak abesteko denbora besterik ez dugu izan eta bi hizkuntzatan abestu diegu, euskaraz eta ingelesez.
Ingeleseko irakaslea joan denean, bizkotxoan kandelak jarri eta argazkiak atera ditugu zorionak abestuz.
Atseden aldira bitartean zenbakiekin aritu gara lanean txokoetan banatuta, prestatuta zeuden ariketa batzuek egiten jardun dugu.
Atsedenaren ondoren zenbakiekin jarraitu dugu, borobilean eseri gara eta bakoitzak zenbaki bat esan behar zuen 20-era bitartean, behin 20-era iritsitakoan beheraka kontatu ditugu, 20 19 18..., haurrek ez zekiten hau egiten beraz gelan apaingarri gisa dauden zenbakiak seinalatuz egin dugu ariketa hau. Batzuk ez dira gai izan horrela ere ariketa ongi egiteko.
Gaur hemen geratu naiz bazkaltzen, zeren eta 12:15etan klaustroa zegoen. Datorren astean herrian kultur astea ospatzen dute eta horren inguruan ze ekintza egin zitezkeen aritu gara eztabaidatzen. Ni, jada, orduan ez naiz bertan egongo.
Arratsaldean ingeleseko tailerrak izan dituzte, eta gaur ez naiz egon beraiekin.
Gaurkoz hori izan da dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario