jueves, 10 de noviembre de 2011

2011/11/10 Osteguna
Lehenengo orduan psikomotrizitatea zeukaten nire haurrek eta ni artxiboa ordenatzen egon naiz tarte horretan. Gaur 15 minutu lehenago atera dira atsedenaldira, zeren eta 11:30etan sukaldea bixitatzera joan behar genuen. Sukaldera joan aurretik, gelan, sukaldariari egiteko galderak prestatzen aritu gara, behin hori  bukatutakoan sukaldera joan gara. Bertan, sukaldariariarekin elkarrizketan aritu gara, oso bixita interesgarria izan da eta gainera jangelako mahaiak jartzen lagundu diogu sukaldariari. Azkenik gelara itzuli gara eta arratsalderarte agurtu gara.
Arratsaldean sukaldean ikasi dugunaren inguruan egin behar dute lan txokoetan banatuta.
Sukaldariak azaldu digu janaria lantegi batean prestatzen dutela, izugarrizko sukalde handi batean. Behin prestatuta dagoenean Gipuzkoako eskolatan zehar banatzen dutela, ondoren, iritsi denean bazkaria, sukaldariak, plastikozko poltsa batekin eguneko janari pixkat hartzen du, jangelan bazkaldu duen haurren bat gaixo jartzen bada aztertu ahal izateko janariarengatik izan ote dan edo ez; jarraian tenperatura hartzen dio janariari, 65ºtan egon beharra omen dago, eta ondoren  berotzeko mahaira sartzen du, labe antzekok bat da hau. Janaria berotzeko mahaian sartu eta gero mahaiak prestatzen hasten da eta horrela haurrak etortzen direnerako dena prest dagoelarik.
Beraz, arratsalde hasieran sukaldariak esandakoa errepasatu egin dugu, eta ondoren argazki batzuk erakutsi dizkiegu. 6 argazki ziren: lantegia, langileak sukaldean lanean, kamioi bat, berotzeko mahai bat, mahai bat platera, goilara, ogia, ....-ekin eta azkenekoa haur batzuk mahaian bazkaltzen. Argazki horiek beraiei eman dizkiegu, beraz, txoko batetan argazkiak moztu, sailkatu sukaldariak emandako azalpenen arabera eta horri batean itsatsi egin dituzte; beste txoko batean eman dizkigun azalpenetatik bitxikieri bat edo zerk arritu dituen gehiena idatzi behar zuten eta ondoren margotu.
Beste bi txokoak, jolas librea eta matematikaren txokoak ziren, jolas librean bakoitzak nahi duena egin du eta matematikan txokoan puzzleak egin dituzte.
Eskola txikien sisteman ez da kopiatzea existitzen, ez eta silabak erakustea. Beraz, haurrak idazten dute beraien modura eta beti ondo egongo da, gehien bat bokalak idazten dituzte. Beren izena idazten dakitenez, normalean, izeneko letrak erabitzen dituzte testuak idazteko, pixkanaka joaten dira konturatzen beste letra batzuk sartu behar dituztela, adibidea, atea eta ahatea berdin idatziko lukete, baina iritsiko da momentu bat non beraiek konturatuko diren bi hitz horiek erabat ezberdinak direla eta nunbaiten aldaketaren egin beharra daukatela.
Ikuskariaren kasua ere galdetu diot gaur zuzendariari, esan dit iazko kurtsoan emaitzen test bat pasatu zutela, eta orain urteko planifikazioa, testaren emaitzak... aztertzera datorrela, beraz informeak txukuntzearena zuzendariak bere gain hartu duen proposamen bat da.
Gaurkoz hori izan da dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario