2011/11/04 Ostirala
Ostirala, gaur mantalak etxera. Gaurkoa egun lasaia izan da, goizean lehen orduan arduradun lanak egin ditugu, gainera sukaldariak atzo idatzitako eskutiza erantzun du, baina erabaki dugu eguerdiko agurrean irakurtzea bere erantzuna. Ondoren azken egunotan zear daramagun lanarekin jarraitu dugu, hau da, eskolako gela bateko argazkia eman eta beste orri batetan beraien izenak, horrela izenak argazkiko pertsonarekin identifikatu behar dituzte, eta behin identifikatzen dituztenean izena moztu eta argazkian dagokion pertsonaren ondoan itsatsi behar dute. Aste honetan lan honekin gabiltza burubelarri tutoreak ahalik eta azkarren bukatu nahi duelako gai honekin, gainera haurrei motifazio falta somatzen zaie ekintza hau egiterako orduan. Honetan ari ginela lehen hezkuntza bi ikasle etorri dira gure haurrei galdera bat egitera, ea zein egunetan betetzen dituzten urteak, haur batzuei kostatu egin zaie esatea zein hilabeta eta egunetan betetzen dituzten esatea, horrek harritu egin nau, zeren eta uste bai nuen haurrek jakingo zutela hori esaten.
Ondoren PT-a etorri da, alfonbran eseri gara eta elkarrizketa txiki bat izan du haurrekin, segidan, tren bat osatuz 3 urtekoen gelara jaitsi gara DVD-a ikustera, hemen aurreko ostiralean bezala 2, 3, 4 eta 5 urteko haurrak elkartu gara. Hasieran hirukien bideoa jarri zaie, baina txikienei, ez zaie gustatu eta mugitzen egon dira denbora osoa; bideo honek 10 minutu eskas irauten zituen eta ondoren Pirritx eta Porrotxen bideoa jarri zaie, hau aldiz, gustura ikusi dute.
Segindan gora igo gara, baina momentu laburrerako, zeren eta, gailetak jan eta berehala atsedenaldira jaitsi gara. Ni gaur ez naiz egon eguerdiko agurrean, medikuarekin txanda bai nuen.
Arratsaldean txokoetan aritu gara. Lehenengo zatian argazkien lanarekin aritu gara, iada lan hau amaitu dugularik, jarraian txoko librea tokatzen zen, hemen haur bakoitza gauza ezberdinak egiten aritu dira, batzuk ordenagailuarekin, beste batzuk akuarelekin margotzen, beste batzuk eskolako maketak egiten eta gelditzen direnak jolas txokoan egon dira.
Ostirala denez, haur bakoitzak ipuin bat aukeratu du astebukaeran etxean irakurri edo ikusi ahal izateko, ondoren txango txiki bat egin dugu zabor kontenedoreetara gelako zabortegia ustutzera.
Gaurkoz hori izan da dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario