Goizean psikomotrizitatea saioa izan dute, beraz, ni zuzendaritzan egon naiz informeak txukuntzen, ondoren eskola txikien inguruan artikulo batzuk irakurtzen aritu naiz. Eguerdian etxera joan aurretik, galdetu zaie zerbait komentatzeko baduten, eta etxera joan gara.
Arratsaldean, ni goran geratu naiz haurrekin karpetetan gometsak jartzen eta bukatzean 2 urtekoa gelara joan dira tutorearengana berarekin atzo arkatzarekin egindako egindako marrak rotulagailu beltzarekin errepasatzera. Batzuk gometsak itsasten zituzten bitartean, besteak marrazkiak egiten egon dira. zeren eta, datorren astelehenean bi ikaskideen urteak dira, marrazki hauek beraien opariak dira. Klasea amaitzeko zegoela, bihar izango dugun bixitaren inguruan hitz egiten egon gara.
Bihar Itsasondoko eskolan ikasi zuten gurasoak etorriko dira beraien esperientzia kontatzera, horretarako eskutitz bat bidali zitzaien gonbidatzeko. Etxera joan aurretik, haurrei, etxeko lan bezala, bihar egin ditzazketen galderak pentsatzeko eskatu zaie.
Gaur tutorea 2 urtekoen gelan egon da, oraindik PT-aren ordezkoa ez dutelako bidali, beraz, siesta ordua gela horretan igaro du. Haurrak siestan zeuden bitartean, gure ikasleekin aritu da marrak errepasatzen, hauek hirunaka jaisten ziren behera, zarata asko ez ateratzeko.
Tutorea gure gelan 30 minutuz egon da, eta haurrei esan die bi ikaskideentzat egiten ari ziren marrazkia bere mahai gainean utzi behar zutela, eta ikasle batek esan dio " zure mahaia eta Ainararen mahai gainean" asko gustatu zait esaldi hori entzutea, ongi sentiarazi nau.
Gaurkoz hori izan da dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario