2011/11/03 Osteguna
Gaur goizean haurrak psikomotrizitate saioa zeukaten, beraz, harrera psikomotrizistak egin die. Hori horrela izan da, tutorea eta biok zuzendaritzan egon gara bertako betebeharrak egiten. Hasiera batetan telefono deiak izan dira, zeren eta, haur bat edo bi, oraindik ez da ziurra, eskolan matrikulatuko dira. Baino kasu hontetan arazo bat dago, hauen gurasoak ez dituzte matrikultatu nahi eta beraien anai zaharrena joan da gizarte segurantzara laguntza eske haurrak matrikulatu ahal izateko. Honi gehitu behar zaio, haurrak bertan matrikulatzen badituzte eskolara oinez etorri beharko liratekeela, eta beraien etxea herritik nahiko urrun dago, eta errepedie ondotik ibili beharko lirateke, non zenbait zonatan ez dagoen espaloirik, gainera garraio askoko errepidea da.
Beraz, haseran telefonoz hitz egiten egon da arazo honi irten bide bat aurkitu nahian, eta haurren onurari begira. Ondoren posta elektronikoa begiratu dugu, mezu interesgarriei arreta jarriz. Behin honekin bukatu dugunean, arratsaldeko eta datorren asteko ekintzak antolatzen egon gara. Eta azkenik zuzendari bulegoan dauden haurren informek eguneratzen eta txukuntzen hasi gara.
Goiza bukatzeko eta atsedenaldiaren ondoren, gelara igo gara eta arduradunaren lanak egin ditugu, eta azkenik arratsaldera arte agurtu gara.
Arratsaldean haurrak beso zabalez hartu naute eta bi haurrek marrazki bat oparitu didate, horietako haur batek izugarrizko besarkadak eman dizkit, eta nik gustura hartu ditut, hunkitu egin naute bai opariek eta besarkadek.
Gaur arratsaldean txokoetan lan egin dugu. Bi haur ez dira etorri, eta talde berekoak ziren, beraz, haur bat bakarrik geratzen zen talde horretan eta beste talde bat aukeratzeko esan zaio. Ondoren lanean hasi gara, gaur txoko batean zentroko sukaldariari eskutitz bat idatzi die, bertan sukaldea bisitatzeko baimena eskatzen zitzaiolarik; eskutitz hau, beraiek bakarrik idatzi dute, hau da, ez dute kopiatu, nahiz eta guregandik laguntza pixka bat jaso izan. Beste txoko batean, aurreko astean margotzen hasitako maketa margotzen jarraitu dute, eta azkeneko txokoan 2 urteko haurren gelako izenak moztu, identifikatu eta itsasten egon dira.
Azkeneko momentuan denak alfonbra gainean eseri eta eskutitza irakurri dugu, paper zorro batean sartu eta sukaldariari emateko prest utzi dugu.
Gaurkoz hori izan da dena, ah, irtetean ere bi haurrek besarkatu egin naute. Pozik sentitu naiz, baloratua, onartua. Gaur benetan irakasle sentitu naiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario