martes, 8 de noviembre de 2011

2011/11/08 Asteartea
Aste "polita" hasi dugu, gaur lehen hezkuntzako irakasle bat gelditu da gaixorik etxean. Harrera eta arduradun lanak nirekin egin dituzte, zeren eta tutoreak, fax-a bidali beharra zeukan delegaritzara atzo bidalitako ez zelako iritsi sobrare. Fax-a 11-ak baino lehenago iritsi bidali beharra zeukan bestela ordezkoa ez ligukete biharko bidaliko.
Gaur egun guztian txokoak dituzte, beraz taldeka jarri eta bakoitzari tokatzen zitzaion txokora joan da, matematika txokoan puzzleak egiten aritu dira, liburutegi txokoan ordenagailuarekin, jolas libre txokoan bakoitzak nahi zuena egiten eta plastika txokoan eskola baten marrazkie eman zaie margotzeko, baina bakarrik persianak eta teilatua margotu behar zuten.
Goiza horretan pasa dugu, talde guztiak txoko guztiak pasa dituzte. Gaur, gaileta jan ordez, fruta jan dute; gaurtik hasi eta asteartero gelako kide batek fruta ekarriko du gela guztiarentzako, horrela astean behin fruta jango lukete. Ideia edo proposamen hau gelako haur baten gurasoarena da. Atsedenaldira jaitsi gara, gaur bertan ohi baino denbora gehiagon egon gara. Gainera gela joateko garaian nirekin bakarrik igo dira, zeren atzo eskolan hasi ziren Marokoarren aita etorri da paper batzuekin.
Beraz, gelara igo gara eta gaur mantalak kendu eta zamarrak jazteko astia besterik ez dugu izan, ilaran jarri gara eta orduntxe etorri da tutorea.
Arratsaldean ere txokoak tokatzen ziren, baina gaurkoa egun berezia izan da. Hasieran, mahai guztiak elkartu ditugu eta denak batera jarri dira; goizean margotu duten eskolari persianak punzoiarekin zulatu eta leihoak zabalduko balira bezala egin dizkiete zuloak, ondoren azpian koloretako kartulinak itsatsi eta azkenik eskola guztia kartulina beltz batetan itsatsi dute. Goran aipatu dudan bezala arratsalde berezea izan da, zeren eta 3-retan lehenengo eta bigarren mailako haurrak etorri dira gurekin jolastera. Hauek ez zuten irakaslerik ordu horretan eta eskolan ez zegoenez ordezkatzeko inorrez, gurekin egon dira.
Gaurkoz hori izan da dena, ah, eta gaur 2 eta 3 urteko haurrak elkarrekin egon dira.
Hemen gaur egindako lanaren argazkia.




No hay comentarios:

Publicar un comentario