lunes, 21 de noviembre de 2011

2011/11/18 OSTIRALA

Gaurkoa egun berezia izan da, zeren eta, atzo aipatu bezala, bertan ikasitako guraso batzuk bixitan etorri zaizkigu. Horretarako, lehenengo ordua beraiei egiteko galderak prestatzen aritu gara. 10-etan etorri dira eta atsedenaldiko ordurarte beraiekin egon gara. Gauza interesgarri pilla kontatu dizkigute, baina bitxikeria edo ni arritu nauena zera izan da, beraiek ikasi zutenean aroztegi bat zeukaten eskolan eta bertan egiten omen zituzten esku lanak eta laborategia ere ba omen zuten. Garai hartan 3, 4 eta 5 urteko haurrak egoten ziren gelan, eskola txikien ideologiarekin oso bat dator hau, zeren eta hauek esaten dute, zenbat eta adin ezberdinetako haur gehiago izan gelan orduan eta hobeto.
Arratsaldean taldeka lan bat egin dute, lan hau, goizekoaren arira dator, hau da, gurasoen azalpenetara adi egon diren ala ez jakiteko, beraiek esandako esaldi batzuk jarri ditugu paperan eta baita ere gaur egun eskolaren inguruan ikasi dutenaren esaldiak eta beraiek lehengo eskolan edo gaur egungo eskolan kokatu behar zituzten.
Ondoren 3 urtekoak psikomotrizitate gelan zeudenez, gu ere behera jaitsi gara eta haurrak jolasean zenbiltzan bitartean gu karpetak plastifikatzen aritu gara.
Gaurkoz hori izan da dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario