martes, 8 de noviembre de 2011

Ni unibertsitatean


Ni Unibertsitatean
Duela urte batzuk burutik pasa ere ez zitzaidan egiten unibertsitatera joango nintzenik ere, baina begira hemen naiz, eta bigarren kurtsoan gainera.
Hona iristeko lan asko egin dut, lehenik bakarkako ikasketak, orain arte nire eredua izan dena, zeren eta taldeka lan gutxi egiten baizen nire ikasketa garaian. Ondoren, goi mailako modulua egin nuenean taldeko lanak egiten hasi nintzen, nahiz eta bakarkakoekin ere jarraitu.
Unibertsitate garaian, marrazkian agertu nahi izan dudan bezala, bakarkako lanak zein taldekakoak dute garrantzi handia.
Ikasketa hauek burutzera sartu nintzanean lehenengo egunetik lan modularraren inguruan hitz egiten hasi zitzaizkigun irakasleak, lan modularra gora eta lan modularra behera, zaila egin zitzaidan ulertzea zer eskatzen zuten. Gainera lehenengo lau hilekoan izugarrizko garrantzia eman zien lan honi, bertan, genituen irakasgai guztiek hartu zutelarik parte. Nahiko berria zen lan hau irakasleentzat, zeren eta, lehenengo urtea omen zen horrelako lan bat abian jartzen zutela. Hori kontuan izanik, eta guretzako erelehenengo urtea zela kontuan izanik nahiko buru hauste izan genituen lan hori aurrera eramaten.
Geroztik lan ugari egin ditugu bai bakarka eta bai taldean.
Aurtengo kurtsoan ere taldeko nahiz bakarkako lanak ditugu. Aurten talde berri bat osatu dugu, eta oso gustura nago taldearekin, laurok inguruan bizi gara eta elkartzeko garaian lanak erraztu egiten dizkigu horrek, zeren eta unibertsitatetik at lan asko egin beharra bai daukagu. Inguruan ere beste talde batzuk baditugu eta elkarri laguntzeko prest agertzen gara beti, eta hori oso mesedegarria da.
Taldean gustura lan egitea biziki garrantzitsua da, hau da, taldean giro ona badago lana errazago ateratzen da aurrera, horrek noski denen parte hartzea bultzatzen du, bakoitzak dagokiona eskainiz. Horrek pertsona gutxiago erretzen baitu. Honekin ez dut esan nahi aurreko urtean horrela gertatu ez zenik.
Unibertsitatean ditugun ikasgaietatik at taldean nahiz bakarka gustura lan egiteak duen garrantzia helarazi nahi digula uste dut, zeren eta gure bizitza laboralean asko tokatuko bai zaigu horrelako lanak egitea. Irakaskuntzako lana etengabeko formakuntza bat da, eta formakuntza horretan bakarka zein taldeka lan egin beharko dugu, gainera, lan talde ezberdinekin lan egitea tokatu zaigu; horretarako pertsona ezberdinekin lan egiten ohitu beharra daukagu, gure ikuspuntu eta ideia ezberdinak dituztenekin, beraz, taldeetara egokitzen eta taldekoen ideiak errespetatzen ikasi beharra daukagu.
Bukatzeko gustatuko litzaidake, marrazkian bakarka jarri dudan irudi horri buruz gauza bat komentatzea, nire ikasketa garaian lan guztiak eskuz egiten genituen eta ondoren idazteko makinaz idatzi; orain aldiz, dena ordenagailuz izan behar du. Ni horretara egokitzen ari naiz oraindik, zeren eta, ohituta nago lanak lehenengo paperean egiten, eta orain aldiz dena zuzenean ordenagailuz egin behar ditut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario