Iritsi da iada agurtzeko eguna, hasera batean urruti ikusten genuena baina konturatzerako iritsi dena.
Gaur gelaren "mandoa" ordezkoak hartu du. Goizean txokoetan banatu gara baina denbora laburrean zeren eta ikuskizunera jaitsi beharra geneukan 3 urtekoen gelara.. Bertara PT-arekin jaitsi dira eta atsedenaldirarte berarekin egon dira. Gaur nik eman diet hamaiketakoa, nire azkeneko eguna denez ba zerbait berezia jan zezaten. Atsedenaldiaren ondoren eskola guztiko haur eta irakasleak patiora irten dira argazki bat ateratzeko, genero indarkeriaren eguna dela ospatzeko. Bertan baloi moratu bat atera dute eta argazkia atera diet.
Ez digu beste ezertarako denborarik eman.
Arratsaldean txokoetan banatu gara, baina gaur txokoetan niri egin behar zidaten marrazkia. Baina aurretik liburu ibiltariko ipuina aukeratu dute. Behin hau egin ondoren marrazkia egin didate eta amaitu ondoren txoko libreetara joan dira.
Azkenik iritsi da momentua haur guztiak agurtzeko, besarkada potolo bat eman diet eta bixitan etorriko naizela zin egin diet.
No hay comentarios:
Publicar un comentario