2011/11/15 ASTEARTEA
Atzo jai izan ondoren gaur itzuli naiz berriro eskolara, haurrak beti bezala besarkada batekin hartu naute. Gaur egun guztian txokoak ditugu, beraz, arduradun lanak egin ondoren txokotan banatu gara. Ni gaur matematika txokoan egon naiz, eta 3 zenbakia errepasatzen egon gara. Ondoren, orriaren atzekaldean, 1 2 3 zenbakiak idatzi behar zituzten. Liburutegi txokoan, sukaldera egin genuen bixitan egin zuten lan batetan azaltzen ziren objektuen izenak jarri behar zituzten; plastika txokoan, eskola urtetan gehiena gustatu zitzaien edo oroitzapen hoberenak ekartzen dizkien jarduera edo txangoa marraztu behar dute eta ondoren azpian idatzi.
Lan honekin egun guztian zehar egon gara zeren eta goizean dira danak txoko guztietatik pasa.
PT-ak baja hartu zuen atzo eta gaur arratsaldean 2 urteko haurren gelan egotea tokatzen zitzaion hauek siesta egiten zuten bitartean, orduan gaur arratsaldean bi urteko haurren gelan egon naiz. 3:30-ak aldera esnatu ditut eta etxera joateko prestatu.
Gaurkoz hori izan da dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario