Iritsi da iada agurtzeko eguna, hasera batean urruti ikusten genuena baina konturatzerako iritsi dena.
Gaur gelaren "mandoa" ordezkoak hartu du. Goizean txokoetan banatu gara baina denbora laburrean zeren eta ikuskizunera jaitsi beharra geneukan 3 urtekoen gelara.. Bertara PT-arekin jaitsi dira eta atsedenaldirarte berarekin egon dira. Gaur nik eman diet hamaiketakoa, nire azkeneko eguna denez ba zerbait berezia jan zezaten. Atsedenaldiaren ondoren eskola guztiko haur eta irakasleak patiora irten dira argazki bat ateratzeko, genero indarkeriaren eguna dela ospatzeko. Bertan baloi moratu bat atera dute eta argazkia atera diet.
Ez digu beste ezertarako denborarik eman.
Arratsaldean txokoetan banatu gara, baina gaur txokoetan niri egin behar zidaten marrazkia. Baina aurretik liburu ibiltariko ipuina aukeratu dute. Behin hau egin ondoren marrazkia egin didate eta amaitu ondoren txoko libreetara joan dira.
Azkenik iritsi da momentua haur guztiak agurtzeko, besarkada potolo bat eman diet eta bixitan etorriko naizela zin egin diet.
Ainara Amenabarro
lunes, 28 de noviembre de 2011
2011/11/24 OSTEGUNA
Atzo 3 urteko tutorearekin gaur ebaluaketa txostenak egingo genituela gelditu ginen, zeren eta, haurrak atsedenaldirarte psikomotrizitatea zeukaten. Beraz, horretan igaro dut goiza. Nire tutorearen ordezkoa era gaur iritsi da, eta bera psikomotrizitate gelan geratu da haurrak ezagutzen joateko.
Atsedenaldia amaitu ondoren gelara joan gara, eta arduradun lanak egin ditugu. Ordezkoari guk egiten dugun guztia azaldu diot, eta baziduridien ni nintzela titularra eta bera praktikakoa.
Arratsaldean txokoetan banatu gara, matematika txokoan fitxa batzuk egin ditugu zenbakiak errepasatzeko, liburutegi txokoan gurasoentzako oharra idatzi dugu aurrekoa astean egin zitzaien gonbidapena bertan behera gelditzen zela esanez eta berriro ere abixatuko zaiela noiz etorri gure gela bixitatzera. Plastika txokoen margotzen aritu dira, eta jolas txokoan ba hori, jolasten.
Gaurkoz hori izan da dena.
Atsedenaldia amaitu ondoren gelara joan gara, eta arduradun lanak egin ditugu. Ordezkoari guk egiten dugun guztia azaldu diot, eta baziduridien ni nintzela titularra eta bera praktikakoa.
Arratsaldean txokoetan banatu gara, matematika txokoan fitxa batzuk egin ditugu zenbakiak errepasatzeko, liburutegi txokoan gurasoentzako oharra idatzi dugu aurrekoa astean egin zitzaien gonbidapena bertan behera gelditzen zela esanez eta berriro ere abixatuko zaiela noiz etorri gure gela bixitatzera. Plastika txokoen margotzen aritu dira, eta jolas txokoan ba hori, jolasten.
Gaurkoz hori izan da dena.
miércoles, 23 de noviembre de 2011
2011/11/23 ASTEAZKENA
Nire tutoreak baja hartu beraz bakarrik egon naiz goizean, nahiz eta momentu batean ingelerako irakaslearekin egon.
Goizaren hasieran arduradun lanak egin ditugu, ondoren, ikaskide baten urtebetetzea zenez, berarentzako marrazkiak egiten jardun dugu. Ingeleseko irakaslea etorri horretan ari ginen eta esan dit bukatu arte jarraitzeko. Behin denek bukatu dutenean marrazkia zorionak abesteko denbora besterik ez dugu izan eta bi hizkuntzatan abestu diegu, euskaraz eta ingelesez.
Ingeleseko irakaslea joan denean, bizkotxoan kandelak jarri eta argazkiak atera ditugu zorionak abestuz.
Atseden aldira bitartean zenbakiekin aritu gara lanean txokoetan banatuta, prestatuta zeuden ariketa batzuek egiten jardun dugu.
Atsedenaren ondoren zenbakiekin jarraitu dugu, borobilean eseri gara eta bakoitzak zenbaki bat esan behar zuen 20-era bitartean, behin 20-era iritsitakoan beheraka kontatu ditugu, 20 19 18..., haurrek ez zekiten hau egiten beraz gelan apaingarri gisa dauden zenbakiak seinalatuz egin dugu ariketa hau. Batzuk ez dira gai izan horrela ere ariketa ongi egiteko.
Gaur hemen geratu naiz bazkaltzen, zeren eta 12:15etan klaustroa zegoen. Datorren astean herrian kultur astea ospatzen dute eta horren inguruan ze ekintza egin zitezkeen aritu gara eztabaidatzen. Ni, jada, orduan ez naiz bertan egongo.
Arratsaldean ingeleseko tailerrak izan dituzte, eta gaur ez naiz egon beraiekin.
Gaurkoz hori izan da dena.
martes, 22 de noviembre de 2011
2011/11/22 ASTEARTEA
A ze ratxa daramaguna, gaur nire tutorea gaixotu da, maldizioren bat bota dute eskolara edota birus bat etorri da denbora luzean geratzeko.
Goizean medikuarengan joan da eta esan dio baja hartzeko. Medikuarenean zegoen bitartean nirekin arduradun lanak egin dituze, berehala etorri da eta nahiz eta medikuak baja hartzeko esan goiza gurekin igaro du.
Arduradun lanak egin ondoren haurrak jolasean egon dira, bitartean ni, atzo tailerretan egin genuena egiten aritu naiz atzo gurekin egon ez ziren gure gelako haurrekin; metodologia atzokoaren berdina izan da, banan banan deitu eta koloreak aukeratzeko esan, ondoren nik edalontzietan itsatsi ditut eta lehortzen utzi ditugu. Nire tutora berriz, karpetak egiten jarraitu du.
Aldagelak eskola eraikinetik kanpo daude, baina eskolari itsatsia. Bertara joateko eskolako atetik atera behar gara eta ondoan dagoen beste ate batean sartu beharra daukagu.
Goizean medikuarengan joan da eta esan dio baja hartzeko. Medikuarenean zegoen bitartean nirekin arduradun lanak egin dituze, berehala etorri da eta nahiz eta medikuak baja hartzeko esan goiza gurekin igaro du.
Arduradun lanak egin ondoren haurrak jolasean egon dira, bitartean ni, atzo tailerretan egin genuena egiten aritu naiz atzo gurekin egon ez ziren gure gelako haurrekin; metodologia atzokoaren berdina izan da, banan banan deitu eta koloreak aukeratzeko esan, ondoren nik edalontzietan itsatsi ditut eta lehortzen utzi ditugu. Nire tutora berriz, karpetak egiten jarraitu du.
Horrela atsedenaldira joan arte egon gara, atsedenalditik bueltan gure asmoa eskolako gela ezberdinak ezagutzera joatea zen eta ikusi ditugu zuzendaritza, biltegia, ordenagailuen gela, lehen hezkuntzako gelak, irakasleen gela eta kopiagailua eta eskolako materialak dauden gela, aldagelak ikustea bakarrik falta izan zaigu, baina giltzarik ez geneukanez ezin izan dugu ikusi eta geratu gara ostegunean psikomotrizitate saioa dutenez, orduan ikusiko dutela, zeren eta bertako giltza psikomotrizitateko irakasleak dauka.
Arratsaldean PT ordezkoaren ordezkoarekin egon naiz, tutorea ez da etorri, haurrak jolasean utzi ditugu eta gu karpetak bukatzen jarraitu dugu. Ondoren DVD bat jarri diet ordenagailuan eta etxera joateko garaia bitarte DVD-a ikusten egon gara.
Gaurkoz hori izan da dena.
GERTAERA ERABAKIGARRIA
Nere praktikum I-a Itsasondoko eskolan burutu ditut, edo burutzen ari naiz, hau eskola txikia da. Nire gelan 4 eta 5 urteko haurrak ditut,5 urtekoak 5 eta 4koak 9, guztira 14 .
Praktika aldia hasi nuenean, lehenengo astean, zalantza sortu zitzaidan ea egokia ote zen bi adin ezberdinetako haurrak gelan batera egotea, ea onuragarria ote zen beraien garapenerako. Orain praktika hauen amaieran nagoelarik zalantzan bera horretan jarraitzen du.
Eskola txikiaren metodologian ezin da kopiatu, hau da, haurrei oharren bat idazteko esaten zaienean norberak bere erara egin behar du eta beti ondo egongo da. Irakaslea pixkanaka joango da haur bakoitzaren idazketa ezagutzen eta iritsiko da momentu bat haurraren oharra ulertuko duela. Baina ezin bada kopiatu nola dakite zein letra erabili behar duten oharra idazterakoan?
Metodologiaren beste arlo batek zera dio, zenbat eta adin ezberdinetako haurrak egon gelan orduan eta hobeto, zeren eta elkarlana asko bultzatzen duen sistema bat da, bai taldeka edo binaka. Metodo honekin bata besteari laguntzen dietela diote, eta bien artean edo taldean sortzen den elkarrizketa oso aberasgarria omen da.
Ez dute material didaktikorik erabiltzen, dena irakasleek sortu behar dute.
Haur bakoitzari bere erritmoa errespetatu behar zaio.
Bueno jarraian azalduko dizuet nik bizi izan dudana.
Gelan badaude haur batzuk asko dakitenak, bueno bi haur. Asko dakitela esaten dudanean zera esan nahi dut, irakurtzen nahiko aurreratua daudela, silaba gehienak irakurtzeko gai dira. Idazteko garaian ere nahiko aurreratuak daude. Zenbakiak ere 30 bitarteraino ezagutzen dituzte arbelean idatzi ezkero edo nonbait ikusi ezkero identifikatzeko gai dira. Beste batzuk aldiz, letrak ere ia ez dituzte ezagutzen, beraien izenak badakizkite idazten, baina ikaskideenak idaztea kostatu egiten zaie. Ikaskideen izenak identifikatzen ere nahiko lan izaten dute eta fitxa batetan izen bat erakutsi ezkero asmakizun bat izango balitz bezala egoten dira, izen pila bat esaten asmatzen duten arte.
Hau horrela dela ikusirik pentsatuko duzue eskolan egiten ditugun lanak nolakoak izaten diren.
Adibidez, egunerokoan jarrita daukadan ekintza batean bezala. Beraiek eskolan “ESKOLA” gaia landu dute eta horretarako hainbat ekintza ezberdin egin dituzte, horietako bat eskola guztiko ikasle eta bakoitzaren tutoreei argazkiak atera, ondoren argazkia inprimatu. Behin argazkiak gelan zituztela, bakoitzari kopia bat eta beste horri batean gela horretako ikasle bakoitzaren izenak eman. Beraiek izenak moztu, identifikatu eta argazkian zegokien lekuan jarri behar zituzten. Lan hau bakoitzaren erritmoa eta bakoitzak dakienetik egin izan bagenu, batzuk egunean bertan bukatuko lukete eta beste batzuk agian oraindik bukatzeko edukiko lukete. Kasu honetan bai egon zen elkarren arteko laguntza, baina gure kasuan, irakasleen kasuan esan nahi dut, asko lagundu genien.
Gure kasuan behintzat erritmoa ez da errespetatzen, saiatzen gara, bai saiatu ere baina izugarrizko pazientzia behar da. Ez du esan nahi pazientzia galtzen dugunik, baina nik behintzat “inpotentzia” sentitzen dut eta laguntza eskaintzen bukatzen dut. Honez gain eskaini behar zaien arreta edo dedikazioa izugarrizko izan behar du, bai taldeari bere osotasunean eta bai haur bakoitzari. Baina hau aurrera eramateko irakasle batentzako 14 haur gehiegi dira.
Honez gain, alde handia ikusten dut haur batetik bestera baina gela osoan, hau da, adin berekoen artean ere. Ez daukat esperientziarik adin honetako haurrekin, baina nire iritziz atzeratu xamar ikusten ditu, aurretik aipatu ditudan bi haur horiek izan ezik. Gainera batzuei egunero esan behar diezu mantala janzteko, eskuak garbitu behar dituztela. Badago haur bat ere pixa egitera joateko gogorarazi behar zaiona, jolasean badabil ez du astirik hartzen komunera joateko.
Gero beste gauza bat ere, ariketaren batean dakitenak esaten badute zerbait ez dakitenek ez dute arretarik jartzen. Gaur adibidez, arduradun lanak egiten bukatu dugunean, abizenak azaltzen ziren fitxak ateratzen joan naiz banaka, ez zuten arreta jartzen, bakoitzak berea esaten zuen eta besteen abizena nola idatzita zegoenari ez zioten jaramonik egiten. Pixka bat serio jarri naiz eta esan diet arretarik jartzen ez badute, norberaren abizena bakarrik identifikatuko dutela eta hori ez dela egin behar dutena, baizik eta ikaskide guztien abizenak identifikatu beharko zituzketela,horretarako arreta mantenduz.
Bukatzeko esan behar dut metodologi hau asko gustatzen zaidala, baina nire iritziz talde txikiagoekin aurrera eramateko dela aproposa, zeren eta 14 haur dauden talde batean ezin zaie behar duten denbora eta arretarik eskaini. Horretaz gain, eta garrantzitsuena irakasleak sinetsi beharra dauka sistema honetan, bestela haurrei bere mesfidantza helaraziko die. Gainera konstantzia behar duen metodologi bat da eta ikasturte batean irakasle aldaketak badituzte benetan zaila iruditzen zait, zeren eta aurretik esan badut irakasleak metodologi honetan sinetsi beharra daukala, prestatu ere egon behar du.
Gure eskolan irakasleak orain ari dira prestakuntza jasotzen.
Zuek zer deritzozue? Zalantzaren bat geratu bazaizue pasarteren batekin galdetu eta azaltzen saiatuko naiz.
lunes, 21 de noviembre de 2011
2011/11/21 ASTELEHENA
Jada azkeneko astera iritsi gara, ze azkar pasa zaizkidan egunak. Gaur gelako bixkien urtebetetze eguna zen beraz, lehenik hauek zoriondu ditugu. Bixki hauetako batek medikuarengana joan beharra zeukan, beraz, ohi baino lehenago osptatu dugu. Biek bizkotxo bana ekarri dute eta bakoitzarentzako kandelak, beraz, kandelak itzaltzen zituzten bitartean zorionak abestu diegu.
Ondoren, eta atsedenaldirarte musika zeukaten, beraz, zuzendaritzara jaitsi naiz eta beraien izen eta abizenekin fitxak prestatzen aritu naiz, baita ere ospakizunean atera ditugun bi argazki inprimatu ditut eta kartulinan itsatsi ditut. Gero kartulina hauek eta aurreko astean ikaskideek egin zizkieten marrazkiekin kuadernotso bat osatu diet opari bezala.
Arratsaldean tailerrak tokatzen ziren, eta aurreko egunetan egiten hasi ginena bukatu dugu gaur. Aurrekoan makil edo txotx batzuk tenperarekin margotu genituen eta gaur edalontzietan itsatsi ditugu. Horrela koloretako "lapizero" bat egin dugularik. Beste taldekoek limoiezko moussa egin dute.
Gaurkoz hori izan da dena![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgS3U2WQ4XJ6-UcQ76KcKKIKkT2etO66BkujXTMAMeIaAjq-Ks-ROTsF4y5EKIA9RQeAGlHABcb15KcffpIyNkP0nGr3duqusmth-vYLGG1jKKRo75HJBmnwGl5AlpmopN8i-LRLxueST0/s200/DSC00448.JPG)
Ondoren, eta atsedenaldirarte musika zeukaten, beraz, zuzendaritzara jaitsi naiz eta beraien izen eta abizenekin fitxak prestatzen aritu naiz, baita ere ospakizunean atera ditugun bi argazki inprimatu ditut eta kartulinan itsatsi ditut. Gero kartulina hauek eta aurreko astean ikaskideek egin zizkieten marrazkiekin kuadernotso bat osatu diet opari bezala.
Atsedenalditik igo garenean, lehentseago egin ditudan fitxekin beraien izen abizenak identifikatzen aritu dira. haur bakoitzak lehenik beraien izena jartzen zuen fitxa hartu behar zuten, nahiko erraz egin duten ariketa izan delarik, eta ondoren abizenekin berdina egin behar zuten, hau gehiago kostatu zaie. Hasieran irakasleak abizen guztiak erakutsi dizkie pixka bat laguntzearren eta horretan ari ginela fitxa bat luze xamarra ikusi dute haur batzuk Amenabarro dela esan dute, kuestioa da luzerari erreparatu diotela eta nire abizena luzea iruditzen zaie, nahiz eta, gelako beste haur batzuen abizenak luzeagoak izan.
Erakutsi ondoren lurrean jarri ditugu fitxak eta bakoitzak berea aurkitu behar zuen, ariketa hau, aurrekoa baino gehixogo kostatu zaie egitea.Arratsaldean tailerrak tokatzen ziren, eta aurreko egunetan egiten hasi ginena bukatu dugu gaur. Aurrekoan makil edo txotx batzuk tenperarekin margotu genituen eta gaur edalontzietan itsatsi ditugu. Horrela koloretako "lapizero" bat egin dugularik. Beste taldekoek limoiezko moussa egin dute.
Gaurkoz hori izan da dena
"Lapizeroak" |
2011/11/18 OSTIRALA
Gaurkoa egun berezia izan da, zeren eta, atzo aipatu bezala, bertan ikasitako guraso batzuk bixitan etorri zaizkigu. Horretarako, lehenengo ordua beraiei egiteko galderak prestatzen aritu gara. 10-etan etorri dira eta atsedenaldiko ordurarte beraiekin egon gara. Gauza interesgarri pilla kontatu dizkigute, baina bitxikeria edo ni arritu nauena zera izan da, beraiek ikasi zutenean aroztegi bat zeukaten eskolan eta bertan egiten omen zituzten esku lanak eta laborategia ere ba omen zuten. Garai hartan 3, 4 eta 5 urteko haurrak egoten ziren gelan, eskola txikien ideologiarekin oso bat dator hau, zeren eta hauek esaten dute, zenbat eta adin ezberdinetako haur gehiago izan gelan orduan eta hobeto.
Arratsaldean taldeka lan bat egin dute, lan hau, goizekoaren arira dator, hau da, gurasoen azalpenetara adi egon diren ala ez jakiteko, beraiek esandako esaldi batzuk jarri ditugu paperan eta baita ere gaur egun eskolaren inguruan ikasi dutenaren esaldiak eta beraiek lehengo eskolan edo gaur egungo eskolan kokatu behar zituzten.
Ondoren 3 urtekoak psikomotrizitate gelan zeudenez, gu ere behera jaitsi gara eta haurrak jolasean zenbiltzan bitartean gu karpetak plastifikatzen aritu gara.
Gaurkoz hori izan da dena.
Arratsaldean taldeka lan bat egin dute, lan hau, goizekoaren arira dator, hau da, gurasoen azalpenetara adi egon diren ala ez jakiteko, beraiek esandako esaldi batzuk jarri ditugu paperan eta baita ere gaur egun eskolaren inguruan ikasi dutenaren esaldiak eta beraiek lehengo eskolan edo gaur egungo eskolan kokatu behar zituzten.
Ondoren 3 urtekoak psikomotrizitate gelan zeudenez, gu ere behera jaitsi gara eta haurrak jolasean zenbiltzan bitartean gu karpetak plastifikatzen aritu gara.
Gaurkoz hori izan da dena.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)