2011/10/26 Asteazkena
Praktikako bigarren egun hau, jai baten ondorengo eguna izan da.
Lehenengo orduan arduradunaren lanak egin ditugu, eta ondoren ingelera zeukaten Julenekin eta tutorea eta ni joan egin gara. Tutoreak esan dit 2 urteko gelakoek psikomotrizitate saioa zutela eta nahi banuen jaisteko beraien gelara, niri ideia aproposa iruditu zait, zeren eta beti eduki dut gogoa txikitxoen psikomotrizitate saio bat ikuskatzeko. Baina, egia aitortu behar badut ez da espero nuen bezalako saio bat izan, hau da, psikomotrizitatea beren ohiko irakaslearekin egin dute, eta hau ez da psikomotrizista; materialaren alderditik, oso eskasa iruditu zait, lekuan arriskuz beteta, baina hori bai, haurrak zoratzen ibili dira. Behin saioa amaitu dutenean trasteak batu ditugu denon artean eta gelara joan gara, bertan gaileta banatu zaizkie. Baina aurretik, ze eguraldi egiten duen esan dute, eta zenbatu ere egin dute.
Horretan, atsedenaldi garaia iritsi zaigu, beraz, haur guztiekin beheko eraikinean dagoen parkera jaitsi gara. Bertan haur hezkuntzako haur guztiak elkartu dira eta 30 minutuz elkarrekin ibili dira jolasean.
Goiza amaitzeko, tutorearekin batera jolas matematikoak egin dituzte, ekintza honetan datza: taldeka borobilean esertzen dira eta bakoitzak zenbakiak esan behar ditu, hau da, batek 1 esaten badu, hurrenak 2 esan behar du eta ondorengoak 3, eta horrela norbaitek huts egin arte. Huts egiten duena kaleratua izaten da, eta horrela talde bakoitzean bakarra geratu arte.
Jadanik pasa zaigu goiza, orain bazkaldu dugu eta berriro ere bertan gaude. Gaur arratsaldeko bi orduak ingelerarekin jardun ditugu, bertan ipuin bat kontatu eta haurrak antzeztu, ipuin horretako pertsonaiak koloreztatu, ondoren moztu, gero itsatsi eta azkenik kareta bat egin dute. Behin karetak egin dituztenean berriro ere ipuina antzeztu dute, bakoitzak bere karetako pertsonaiarena eginez. Eta azkenik, 5 arte zenbatu dute.
Gaur apenas egon naiz nire tutorearekin, zeren eta goizean ikuskaria etorri da eta arratsaldean aldiz, berritzegunera joan dira bera eta eskolako beste irakasle batzuk eskola txikiei buruzko ikastaro batetara.
Egunerokoarekin amaitu aurretik gauza bat komentatu nahi nuke. Astelehenean gelako haur batek atentzioa deitu zidan, zeren eta, reserbatu xamarra zela iruditu zitzaidan, berarengana edo bere ingurura hurbiltzen banitzan burua jiratzen zuen, eta gaur ere jokabide berdinarekin zegoen, gainera gaur ez zuen ekintzetan parte hartzen.
Arratsaldeko saioan, ipuina kontatu eta antzeztu behar zutenean, haseran berak ez du parte hartu, beraz, bera bakarrik geratu da eserita. Orduan pentsatu dut agian egokia litzatekeela bere ondoan esertzea eta ea ze jokaera hartzen zuen aztertzea. Bera geldirik geratu da, eta nik hau ikusi ondoren berari hitz egitea erabaki dut, berak erantzun egin dit. Momentu batean isilik egon gara, baina berehala hasi zait hizketan eta gauza pilo bat kontatu dizkit, honen ondoren bere jarrera erabat aldatu egin da, margotzeko garaian bere ondoan eseri naiz ere eta barrez eta gustura aritu da, ondoren berrito antzeztu dutenean ere berak parte hartu du, eta arroxka xamar ibili da. Benetan, poztu naiz bera pozik ikusi izanaz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario