2011/10/24 Astelehena
Gaur eman diot hasiera practicum I-eri, Itsasondoko eskola txikian izan da. Gaurkoa, egokitzapen prozesu bat izan da niretzako; eskola ezagutu, haurrak ezagutu, gela ezagutu,.... Nire practicumak 4-5 urteko haurrekin egingo dut, gelan 14 ikasle daude baina gaur goizean 13 eta arratsaldean 12 etorri dira, haurrek harrera ona egin didate, gehienek behintzat. Gela honetako irakaslea, zuzendaria ere bada eta datozen 5 asteetan nire tutorea ere izango da. Bera nire herrikoa da, beraz, aurretik ezagutzen nuen, berak ere harrera ona egin dit.
Goizean lehenengo orduan, arduradunaren lanak egin dituzte, eta arduradunak zein egun zen, etorri diren haurrei beren izena jartzen duen txartelak banatu, ondoren, etorri ez direnak gogoratu eta arbelean etxetxo bat marraztu zenbat izan diren jarri beraien izenekin batera. Ondoren muskia zeukaten eta beste irakasle bat etorri zaie. Ni beraien tutorearekin zuzendaritzara joan naiz, gehien bat lekua eta beste irakasle batzuk ezagutzeko. Atsedenaldia izan dute ondoren eta etxera edo jangelara joan aurretik oroitzapen ariketak egin dituzte.
Arratsaldean tailerrak egin dituzte, horretarako 3 urteko eta 4-5 urtekoa haurrak elkartu dira, ondoren gela bitan zatitu eta batzuk jangelara joan dira udareekin saguak egitera, 3 urteko tutorearekin eta besteak, kolorezko itzalak egiten geratu dira, 4-5 urteko tutorearekin. Egia esan esperimentu interesgarriak izan dira, ni bi geletan ibili naiz ikusten.
Gaurkoz hori izan da dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario