domingo, 30 de octubre de 2011

2011/10/28 Ostirala

Atzo txokoetan amaitu ez genuena amaitzen aritu gara, baina hori bai, lehenengo arduradunaren lanak egin ditugu, eta berehala Tatiana etorri eta 3 urtekoen gelara jaitsi gara haur hezkuntzako haur guztiekin batera DVD bat ikustera. Tatiana eskolako PT-a da. Pirritx eta Porrotx-en film bat ikusten hasi gara, haseran gustura egon dira baina pixkanaka espertzen hasi dira, beraz, haur talde bakoitza bere gelara joan da eta bertan gailetak jan eta atsedenaldirako prestatzen hasi gara. Gaur atsedenaldian, psikomotrizitate gelan egon gara, kanpoan ibilitzeko giro kaxkarra baizegoen. Bertan ohi baino denbora gehiago egon gara eta gelara joan garenean etxera joateko prestatzen hasi gara.
Arratsaldean, lehenengo txokotan egon gara, kurtso hasera honetan eskola gaia lantzen ari dira. Horretarako, txoko batean, liburutegi txokoan hain zuzen ere, kurtso ezberdinetako ikasle eta irakasleen argazkiak ematen zaizkie haurrei eta orri batetan argazkian daudenen izenak. izen hauek ordenagailuan idazten dituztelarik; orduan haurrek, izenak moztu eta argazkian dagokion lekuan itsatsi behar dituzte.
Plastika txokoan, gaur, egutegia marraztu dute, irakasle ezberdinekin dauzkaten orduei kolore ezberdina jarriz. Jolas txokoan, jolasean aritu dira. Eta matematika txokoan, eskolako gela ezberdinen izenak ordenagailuan jarri eta koloreztatu eta moztu egin dituzte, hau da, jangela, 4-5 urtekoen gela....
Hau amaitu ondoren txoko libreen ordua iritsi da, hemen, haur bakoitzak txoko bat aukeratzen du, txoko bakoitzean ezin dira lau haur baino gehiago egon eta ezin dituzte errepikatu aurreko saioetan egon diren txokoak. Gaur, plastika txokoan kartoiekin egindako bi etxe margotu dituzte, bata beraien eskolako eraikina izango delarik eta bestea psikomotrizitate gelako eraikina.
Amaitzeko, ostirala denez mantalak etxera eta 4 egunetako oporrak, hau da, trasteak batu eta ostirala iritsi da abestia abestu dugu.

jueves, 27 de octubre de 2011

2011/10/27 Osteguna

Beste egun bat gaurkoa, goizean lehenengo orduak psikomotrizitate saioan egon gara, bertan gorputz heziketako irakaslearekin egon gara.
Saio hau ez da nik uste nuen bezalako izan, hau da, gaur ere material exkasa erabili du, eta nire ustez, gaizki erabilia. Gela arriskuz beterik dago eta ez du ezer egin arrisku batzuk ekiditeko. Saio hasieran ez du ezer esan, bat bi eta hiru bakarrik, saioan zehar koltxoneta batetan eseri da eta kuardeno bati begira egon da saio gehiena. Ez zait jarrera egokia iruditu.
Saioa amaitzeko gelara joan gara eta ipuin bat kontatu die, ondoren atsedenaldira joan gara. Bertan nire haurrak aztoratu xamar egon dira eta haur txikiagoak nigarrez uzten zituzten, dirudienez psikomotrizitate saioan ez dute energia nahikoa gastatu.
Atsedenaldiaren ondoren arduradun lanak egin ditugu, eta horretan etxera joateko garaia iritsi da.
Arratsaldean txokoetan egin dugu lan, 5 txokotan dago banatua gela eta haurrak 4 taldeetan, baina txokoetan lan egiten denean 4 erabiltzen dira, liburu txokoa da erabiltzen ez dena. Ez dugu bukatu prestatuta geneukan saio guztia, beraz, bihar amaitzea erabaki dugu.
Gaurkoz hori izan da dena.

miércoles, 26 de octubre de 2011

Egunerokoa

2011/10/26 Asteazkena

Praktikako bigarren egun hau, jai baten ondorengo eguna izan da.
Lehenengo orduan arduradunaren lanak egin ditugu, eta ondoren ingelera zeukaten Julenekin eta tutorea eta ni joan egin gara. Tutoreak esan dit 2 urteko gelakoek psikomotrizitate saioa zutela eta nahi banuen jaisteko beraien gelara, niri ideia aproposa iruditu zait, zeren eta beti eduki dut gogoa txikitxoen psikomotrizitate saio bat ikuskatzeko. Baina, egia aitortu behar badut ez da espero nuen bezalako saio bat izan, hau da, psikomotrizitatea beren ohiko irakaslearekin egin dute, eta hau ez da psikomotrizista; materialaren alderditik, oso eskasa iruditu zait, lekuan arriskuz beteta, baina hori bai, haurrak zoratzen ibili dira. Behin saioa amaitu dutenean trasteak batu ditugu denon artean eta gelara joan gara, bertan gaileta banatu zaizkie. Baina aurretik, ze eguraldi egiten duen esan dute, eta zenbatu ere egin dute.
Horretan, atsedenaldi garaia iritsi zaigu, beraz, haur guztiekin beheko eraikinean dagoen parkera jaitsi gara. Bertan haur hezkuntzako haur guztiak elkartu dira eta 30 minutuz elkarrekin ibili dira jolasean.
Goiza amaitzeko, tutorearekin batera jolas matematikoak egin dituzte, ekintza honetan datza: taldeka borobilean esertzen dira eta bakoitzak zenbakiak esan behar ditu, hau da, batek 1 esaten badu, hurrenak 2 esan behar du eta ondorengoak 3, eta horrela norbaitek huts egin arte. Huts egiten duena kaleratua izaten da, eta horrela talde bakoitzean bakarra geratu arte.
Jadanik pasa zaigu goiza, orain bazkaldu dugu eta berriro ere bertan gaude. Gaur arratsaldeko bi orduak ingelerarekin jardun ditugu, bertan ipuin bat kontatu eta haurrak antzeztu, ipuin horretako pertsonaiak koloreztatu, ondoren moztu, gero itsatsi eta azkenik kareta bat egin dute. Behin karetak egin dituztenean berriro ere ipuina antzeztu dute, bakoitzak bere karetako pertsonaiarena eginez. Eta azkenik, 5 arte zenbatu dute.
Gaur apenas egon naiz nire tutorearekin, zeren eta goizean ikuskaria etorri da eta arratsaldean aldiz, berritzegunera joan dira bera eta eskolako beste irakasle batzuk eskola txikiei buruzko ikastaro batetara.
Egunerokoarekin amaitu aurretik gauza bat komentatu nahi nuke. Astelehenean gelako haur batek atentzioa deitu zidan, zeren eta, reserbatu xamarra zela iruditu zitzaidan, berarengana edo bere ingurura hurbiltzen banitzan burua jiratzen zuen, eta gaur ere jokabide berdinarekin zegoen, gainera gaur ez zuen ekintzetan parte hartzen.
Arratsaldeko saioan, ipuina kontatu eta antzeztu behar zutenean, haseran berak ez du parte hartu, beraz, bera bakarrik geratu da eserita. Orduan pentsatu dut agian egokia litzatekeela bere ondoan esertzea eta ea ze jokaera hartzen zuen aztertzea. Bera geldirik geratu da, eta nik hau ikusi ondoren berari hitz egitea erabaki dut, berak erantzun egin dit. Momentu batean isilik egon gara, baina berehala hasi zait hizketan eta gauza pilo bat kontatu dizkit, honen ondoren bere jarrera erabat aldatu egin da, margotzeko garaian bere ondoan eseri naiz ere eta barrez eta gustura aritu da, ondoren berrito antzeztu dutenean ere berak parte hartu du, eta arroxka xamar ibili da. Benetan, poztu naiz bera pozik ikusi izanaz.

lunes, 24 de octubre de 2011

Egunerokoa

2011/10/24 Astelehena

Gaur eman diot hasiera practicum I-eri, Itsasondoko eskola txikian izan da. Gaurkoa, egokitzapen prozesu bat izan da niretzako; eskola ezagutu, haurrak ezagutu, gela ezagutu,.... Nire practicumak 4-5 urteko haurrekin egingo dut, gelan 14 ikasle daude baina gaur goizean 13 eta arratsaldean 12 etorri dira, haurrek harrera ona egin didate, gehienek behintzat. Gela honetako irakaslea, zuzendaria ere bada eta datozen 5 asteetan nire tutorea ere izango da. Bera nire herrikoa da, beraz, aurretik ezagutzen nuen, berak ere harrera ona egin dit.
Goizean lehenengo orduan, arduradunaren lanak egin dituzte, eta arduradunak zein egun zen, etorri diren haurrei beren izena jartzen duen txartelak banatu, ondoren, etorri ez direnak gogoratu eta arbelean etxetxo bat marraztu zenbat izan diren jarri beraien izenekin batera. Ondoren muskia zeukaten eta beste irakasle bat etorri zaie. Ni beraien tutorearekin zuzendaritzara joan naiz, gehien bat lekua eta beste irakasle batzuk ezagutzeko. Atsedenaldia izan dute ondoren eta etxera edo jangelara joan aurretik oroitzapen ariketak egin dituzte.
Arratsaldean tailerrak egin dituzte, horretarako 3 urteko eta 4-5 urtekoa haurrak elkartu dira, ondoren gela bitan zatitu eta batzuk jangelara joan dira udareekin saguak egitera, 3 urteko tutorearekin eta besteak, kolorezko itzalak egiten geratu dira, 4-5 urteko tutorearekin. Egia esan esperimentu interesgarriak izan dira, ni bi geletan ibili naiz ikusten.
Gaurkoz hori izan da dena.